XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrenbestez, 3. pertsonaren marka 0 dela esango dugu.

Eta adizkiaren hasieran gerta daitezkeen d-, z- eta l- ez ditugu pertsona markatzat hartuko tempus edo modu markatzat baizik.

Hala ere, datiboan marka berezia dugu 3. pertsonarako ere:

Bestaldetik, diote forman agertzen den -te marka, nork (= haiek) sintagmari dagokion komunztadura marka da.

Baina dio-ren kasuan marka hori 0 bada (beraz, ) izanen litzateke.

Beraz, -te hori bereizketak eskatzen duen pluralgilea izango genuke, bereizketan agertzen dena bezalakoxea.

6.7.4. Pluralgilea.

Aditz barnean ager daitezkeen pertsona markei zenbaitetan numero marka ere gehitzen zaiela dirudi.

Aditzaren komunztadura, izan ere, ez da pertsonari bakarrik dagokiona, numeroa ere hor baitago.

Pertsona horien pluraltasuna markatzeko erabili ohi diren hizkiak honako hauek ditugu: .

.

Plural marka hauek denak NOR-i dagozkionak dira: nor sintagma plurala bada aditzaren komunztadurak sintagma plural honi dagokion pertsona markari pluralgile horietakoren bat gehitzea eskatuko du.

Eta honek lehen, bigarren eta hirugarren pertsonetarako balio du.

Hots: alde honetatik nor marka perpauseko gu, zu, zuek, haiek sintagmei dagokiena bada, plural marka agertuko da.